Lapurrak
goizeko ordu txikietan sartu dira dendara, dirudienez erakusleihoko kristala bere markotik aterata. Gaineratu dute lapurrek tabakoa eraman dutela. Auzokideek esan dute beraiek
ez zutela zaratarik entzun, ez lapurrak dendara sartzen ari ziren bitartean ezta lapurretako momentuan eta bertatik ateratzean ere. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du lapurreta argitzeko.
Ondarroako dendari eta tabernariak
kexu daude azkenaldian herrian gertatzen ari diren lapurretekin. Duela aste batzuk Dra dendatik metro gutxitara eta Alde Zaharrean dagoen
Kirrixki tabernan ere ostu egin zutela esan dute; orduan ere gauez sartu ziren lapurrak. Iaz ere kexa bera azaldu zuten merkatariek, lapurreta ugari gertatu baitziren denbora gutxian.
Ondarroako Erribera kalean dago Dra estankoa.