Partida batzuk, gainera, Mutrikun eta Markina-Xemeinen jokatuko dira. Barikuan Gipuzkoako txapelketako hiru partida jokatuko dira eta Euskal Ligako bat. Gipuzkoakoa Hondarribian, Andoainen eta Tolosan jokatuko da. Hondarribian 17:30ean jokatuko dute
Unax eta Haritzek eta Unai eta Oinatzek herriko taldearen aurka. Ordu bete beranduago, Andoainen,
Aiert eta Aimarrek osatutako bikoteak Gaztelekuko bikotearen aurka jokatuko dute. 18:30ean jokatuko da baita ere, baina Tolosan,
Amets eta Manexek osatutako bikotearen eta Beotibarreko bikotearen artekoa. Barikuko azkena Mutrikun jokatuko da, Euskal Ligari dagokiona, 19:00etan. Gernika Zumaiaren aurka eta Markina-Xemein Gasteizen aurka arituko dira Miruaitzen.
Danok Bat taldeko puntista bat. Argazkia: Danok Bat
Zapatu arratsaldean itzuliko dira zesta-puntako partidak.
Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan Danok Bateko eta Berriatuko bikoteen arteko partidagaz gozatu ahal izango da. Ordu bete beranduago, Gernikan,
Zuhaitz eta Aratzek Zumaiako bikotearen aurka jokatuko dute. Biak izango dira Euskal Ligako partidak.
Domekarako geratuko dira Udaberri Txapelketari dagokion Alain eta Markel bikotea Donostiaren aurka 10:00etan Gipuzkoako hiriburuan eta Iparraldeko Txapelketari dagozkion eta Donibane Lohitzunen 16:00etatik aurrera jokatuko diren Luzean/
Aitor-Jon eta Luzean/
Ekaitz-Mikel partidak.