Bi zilarrezko eta hiru brontzezko. Horiek izan dira Iriondok iragan asteburuan Malagan (Espainia) jokatu zen Master Mailako Neguko
Espainiako Txapelketan irabazi zituen dominak. Iriondo Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteko kirolaria da.
Talde bizkaitarrak emaitza bikainak lortu zituen. Iriondok esaterako
sei probatan parte hartu zuen. Bizkar estiloko 50 metrokoan, 100 metrokoan eta 200 metrokoan
brontzezko dominak lortu zituen. 100 metro estiloetan eta 4×50 estiloetan, berriz,
zilarrezko dominak lortu zituen. 4x50eko proba librean, ostera, laugarren postuan sailkatu zen.
Baina Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteko igerilariek
errekorrak ere hautsi zituzten Malagan. 4×50 libreko taldekakoan Europako errekorra hautsi zuten eta 100 metro libreetan Espainiakoa. Taldekakoan minutu bat, 31 segundo y 67 ehuneneko behar izan zituen talde getxotarrak eta
Mikel Bildosolak 50 segundo eta 18 ehuneneko denboragaz hautsi zuen 100 metrotako 35 urtetik gorakoen Europako errekorra.
Iriondo, eskuman, Malagan jokatutako txapelketan. Argazkia: Getxo IBKE