Zinema emanaldiez gain, antzerkia ere hartuko du asteburu honetan Gernika-Lumoko Lizeo antzokiak. Gaur bertan 20:30ean hasita, Vaiven Produccionesek Chapito konpainiaren laguntzagaz ekoiztutako Sherezade y las capas de la cebolla antzezlana ikusteko au...

Zinema emanaldiez gain, antzerkia ere hartuko du asteburu honetan Gernika-Lumoko Lizeo antzokiak. Gaur bertan 20:30ean hasita, Vaiven Produccionesek Chapito konpainiaren laguntzagaz ekoiztutako
Sherezade y las capas de la cebolla antzezlana ikusteko aukera egongo da. Kutsu surrealista duen ipuin tragikomikoko pertsonaiei bizirauteko ipuinak kontatzen dizkiete, eta, era berean, beraien buruei ere kontatzen dizkiete. Ikuspuntu ezberdinetatik kontatutako antzezlana izango da gaurkoa.