Garbiñe Ubedaren 'Mila ezker' liburuaz ariko dira irakurle txokoan
Datorren eguenean, otsailaren 15ean egingo dute irakurle txokoaren saio berri bat Bermeon. Egun horretan, Garbiñe Ubeda idazlearen Mila ezker liburuaz ariko direla jakitera eman dute. Hori baino lehen, baina, parte hartu nahi duenak aipatu liburua ira...
Mila ezker lanaren egileak ezkertiek jendartean dituzten eragozpenak azaltzen ditu liburuan: «Eskolan, sukaldean, ehizan eta arrantzan, guraizeekin, musika tresnekin, ordenagailuaren xaguagaz, argazkiak egiterakoan, erlojuaren orratzak mugitzeko orduan…».
Ubedak, hala ere, ez du autolaguntzako liburu bat eskaini gura, ezta zerrenda bat osatu nahi ere. Saiakera labur horren asmoa ezkertiar izateari buruz jardutea da. Eta hala egin du, ideia hori helburu, artea, musika, literatura, kirola, logika, matematika, fisika, kimika, genetika, neurologia edo psikiatria gaiak landu ditu.
Otsailaren 15ean 18:30ean jarri du hitzordua Bermeoko irakurle txokoak liburutegiko 3. solairuan.