Herriko jolaslekuak hobetuko ditu udalak
Herriko hiru eremutan dauden jolaslekuak berritzeko lanak martxan jarri ditu Lekeitioko Udalak. Hobekuntzak izango dituzten eremuak Kasimiro Etxebarriako jolaslekua, eskolako jolastokia eta haurreskolakoa direla jakitera eman dute.Alde batetik, Kasimir...
Alde batetik, Kasimiro Etxebarria auzoan dagoen parkeko jolaslekuan behegaina berria jarriko duela aurreratu dute. Bestalde, eskolako jolastokia osorik aldatuko dute, eta zoru eta jolaserako elementu berriak jartzen hasi da udala aste honetan. Azkenik, haurreskolako jolastokian dagoen jolas-eremu bat egokituko dute. Behegain berria ipinia dauka jadanik guneak, eta bertan txirrista eta zabu berriak jarriko dituzte.
«Horregaz, haur eta nerabeentzako jolaslekuen egoera hobetuko da, segurtasun handiagoa bermatuz», adierazi dute udal ordezkariek. Hobekuntza lan horiek guztiak 48.561,75 euroko kostua izango dute.