Mutrikuko EH Bilduk, udal aurrekontua nola osatu proposatzeko, bilera zabala deitu du mutrikuarrentzat. Batzarra bihar [otsailak 14] egingo dute,
19:00etan Luardon.
Mutrikuko EH Bilduko zinegotziek adierazi dutenez bertaratzen direnen
iritziak batu eta horrela udal aurrekontuetarako beraien
proposamenak aurkeztea da xedea. Gaineratu dute “udal dirua denen kontua” dela eta horregatik garrantzitsua dela mutrikuarrak bilera horretara joatea.
Mutrikuko EH Bilduko zinegotziak iazko aurrekontu proposameran inguruan hitz egiten.