Ondarroako Udalak Hirigi Antolamndurako Plan Orokorra
(HAPO) jarri zuen martxan hilabete hasieran, herritarrek ere plan horretan parte hartzeko asmoagaz. Plan hori gauzatzeko Udal Plangintzako Aholku Batzordearen
parte hartzea beharrezkoa da.
Kafeko Atze ingurua eta Artibai ibaia.
Guztira
alor desberdinetako ordezkaritzak egon behar dira, batzuk ordezkari bakarrekoak eta beste batzuk gehiagokoak. Alkatea izango da batzordeburua, baina
herriko eragile guztien parte hartzea bermatu nahi da. Horretarako, hurrengo alor hauetako ordezkariak falta dira oraindik:
Emakumeen Kontseiluko ordezkari bat, Hezkuntza batzordean izendatuko den
eskola komunitateko ordezkari bat, Kirol batzordean izendatuko den
kirol taldeetako ordezkari bat,
Kultur batzordeko ordezkari bat,
Euskara batzordeko ordezkari bat eta
Gizarte-Ongizate batzordeko ordezkari bat.
Udal Plangintzako Aholku Batzordearen parte hartzeko eskaria
otsailaren 26a baino lehen idatzi bat helarazi beharko da Ondarroako Udalera,
lehen ordezkariaren izen-abizenekin eta bere
ordezkoaren datuak zehaztuta. Horrekin batera telefono zenbakia, helbidea eta posta elektronikoa ere adierazi egin behar dira.
Kantoipe.