Batzarra eguaztenean [otsailak 21] izango da,
19:00etan, Kofradia Zaharrean, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte. Ahalik eta parte hartzerik handiena lortu nahi dute, aurtengo ekintzak eta informazioa herritarren artean zabaltzeko. Besteak beste,
Herritarren Itunari buruz eta ekainaren 10ean Donostia eta Gasteiz batuko dituen 201,9 kilometroko
giza kateari buruz berba egingo dute.
Gure Esku Dago-k esan du aurten
bost urte beteko dituela herri dinamikak, eta, beraz, urte garrantzitsua izango dela. Beraien esanetan, «
Euskal Herriarentzat ere urte garrantzitsua izango da», eta horregatik
ziklo bati amaiera eman eta beste berri bati hasiera eman nahi diote. «Ziklo berri bat hastear den honetan, herritarrekin ere partekatu nahi ditugu 2018rako jarritako helburuak eta erronkak» .
Ondarroako Gure Esku Dago dinamikak antolatutako ekitaldi bat.