Anaiarte Biltokiak
Santanderrera (Espainia) txangoa antolatu du
martxoaren 7rako. Dagoeneko jendea izena ematen ari da, eta lehen autobusa betetzeko gutxi geratzen denez, bigarrena ateratzeko ere prest daude bertako kideak.
Bidaiak 39 euro balio ditu pertsonako, eta hamaiketakoa, bazkaria eta bidaia-asegurua ditu barne. Izena eman nahi duena Anaiarten bertan egin beharko du.
Anaiartekoak, Bilbon. Argazkia: Anaiarte.