Zuhaitzak ez du kalterik eragin, eta diskotekaren aparkalekurantz erori da.
Ez da errepidera iritsi, beraz, ibilgailuei eta errepideari ez dio kalterik eragin. Zuhaitza sustrai eta guzti atera da lurretik, eta diskoteka pareruntz erori da.
Badirudi azken egunetako
euriteen ondorioetako bat dela. Mendi asko ur gehiago barneratu ezinda geratu dira eta Lea-Artibai eta Mutrikun zenbait luizi ere gertatu dira.
Luizi horietako baten ondorioa izan da zuhaitza ere behera etortzea, berarekin batera lurra ere behera etorriz.
Zuhaitza eskumalderantz erori da eta lokatz ugari sortu du.