Erabakia Lea Artibai Amankomuazgoak hartu du, bertako bizilagunei gaikako sailkapena egitea ahalbidetuz. Lehen soilik errefusa botatzeko aukera zegoen, eta orain, aldiz,
papera eta kartoia, organikoa eta errefusa banatu ahalko dira. Bizilagunek
birziklapena egiteko zenbait aukera aztertu ondoren hartu du edukiontziak lekuz aldatzeko erabakia Amankomunazgoak.
Esan dute momentuz organikoaren edukiontzia zabalik dagoela, baina laister itxiko dutela eta txartelagaz zabaltzeko sistema ipini. Oraindik
txartelik ez daukaten Pixapeko bizilagunek Ondarroako Udalean eskatu ahal dezakete txartela.
Pixapen jarri dituzten edukiontziak. Argazkia: Ondarroako Udala