Eguaztenean Eibarren egindako bileran adostu zuten
14 arraun elkartek Emakumeen Traineruen Elkartea sortzea, emakumeen arraunketa berrantolatzeko helburuagaz. Esan dutenez, helburua, mutilen
TKE eta KAE-1 ligen antzeko funtzionamendua edukitzea da. San Juan, Orio, Hibaika, Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra, Hernani, Tolosaldea eta Hondarribia gipuzkoarrak eta Gipuzkoako Arraun Federakuntzan izena emanda dagoen Lapurdi, Kaiku, Deusto eta
Lea-Artibai bizkaitarrak eta Colindres eta Astillero espainiarrek osatzen dute momentuz Emakumeen Traineruen Elkartea.
Lea-Artibai trainerua iaz lehiatu zen lehen aldiz.
Mutilek daukaten funtzionamendu eta antolaketa antzekoa edukitzea da etorkizunerako daukaten erronka, elkarte bezala erregistratzen diren momentutik aurrera.
EuskoTren ligak jarraituko luke gorengo maila izaten, eta txapelketa horretan parte hartzerik ez luketeen taldeek, ostera,
bigarren maila batean egingo lukete arraun. Beraien ideia da EuskoTren ligan parte hartzen dutenek TKE ligakoen egutegi bera jarraitzea eta gainontzekoek KAE-1 ligako egutegian lehiatzea.
Beste proposamen bat ere badago mahai gainean,
EuskoTren liga sei taldetara handitzea. Badirudi proposamen horrek aurten aurrera egitea zaila dela, beraz, aurten ere bi estropadetara jokatuko dute gorengo ligarako txartela; litekeena da
galiziarrek ere parte hartzea sailkapen estropada horietan. Sailkapena lortzen ez duten traineruek aipatutako bigarren maila horretan jokatuko lukete. Xedea
bi mailen artean igoerak eta jaitsierak egotea da. Aipatu klubak bi aste barru batuko dira berriz ere lehiaketari forma ematen jarraitzeko.
Gipuzkoako ligan aritu ziren iaz.