Lea-Artibaiko
Eguzki talde ekologistak salatu duenez
Ondarroa eta Mutriku arteko mugan dagoen Katetxearen atzealdea zaborrez beteta dago. Esan dute zabor gehienak plastikozko edalontziak, plastikozko poltsak, latak eta botilak direla. Gehitu dute zabor gehiena zapatu gauetan lagatzen dutela.
Zapatu gauetan inguru horretan dabiltzanei garbi jokatzeko eta zaborrak edukiontzietara botatzeko eskatu diete.
Horrez gain, zenbait herritarrek gehitu dute
Katetxe atzealdean ez ezik, inguruko errepide bazterretan eta
Saturraran eta Mijoa poligonoan ere antzeko zabor ugari agertzen dela, egun jakin batzuetan gehienbat.
Katetxearen atzealdean batutako zaborra. Argazkia: Eguzki
Katetxearen atzealdea, zaborrez beteta. Argazkia: Eguzki