Gaur goizean [otsailak 26] elkartu dira Ondarroako Alamedan herriko zein eskualdeko beste zenbait herritako pentsiodunak.
Jende ugarik erantzun dio
Bizkaiko Pentsionistak Martxan taldearen hitzorduari, tartean, Ondarroako Udaleko arduradunek eta Berriatuko alkateak. Pentsio duinak aldarrikatu dituzte eta, horretarako, besteak beste, neurri batzuk hartzeko eskatu dute: “Gobernuak ezarri duen
%0,25eko igoera apurtzea, pentsioak birkalkulatzeko erreferentzia bezala
KPI indizea erabiltzea eta
Europako Karta Sozialak ezarrita duenaren arabera gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea”.
Herritar asko batu da Alamedan.
Adierazpena irakurri duten momentua.
Guzti horrekin batera
Babes eta Segurtasun Sozialerako Erakunde Propioaren aldeko aldarrikapena ere egin dute. Amaitzeko, adierazpen bat irakurri dute eta txalo zaparradagaz eman diote amaiera. Bozgorailutik bertan bidutakoei aurrera jarraitzeko deia luzatu diete, eta denen artean astelehenero Ondarroako Alamedan 12:00etan batzea erabaki dute. “
Mugitzen ez bagara eta borrokatzen ez badugu ez dugu ezer lortuko”.
HONEKIN LOTUTA: