Bi taldeak izan dira Lea-Artibai eta Mutrikuko nagusien futbol taldeen artean garaipena lortu duten bakarrak, biek gainera alde txikienarengatik.
Aurrerak Arratiaren aurka jokatu zuen zapatuan. Ez zen partidu ona izan baina Aurrerak garaipena lortu zuen, zituenbaja ugariei aurre eginaz.
Aitor Urresti izan zen golegilea, atera jaurtitako baloia atzelari batek ukitu ostean. Ibon Lopezenak bosgarrenak dira sailkapenean, 35 puntugaz.
Aurrerak zapatuan zelairatutako hamaikakoa. Argazki: Leartigol
Etxetik kanpo garaipen oso garrantzitsua lortu zuena
Lekeitio Futbol Taldea izan zen. Mikel Badiolarenek igoera postuak dituzte begiz jota eta Begoñaren aurka Bilbon lortutako 0-1eko garaipenagaz postu horietatik bi puntura jarraitzen dute.
Endika Iza izan zen puntuak Lekeitiora ekartzea ahalbidetu zuen golaren egilea.
Bizkaiko Erregionalen Lehen Mailan, berriz, berdindu egin zuen
Markina-Xemeingo Artibaik eta galdu
Berriatukok, biek etxetik kanpo, Busturialdean.
Artibaik 0-0 berdindu zuen Urbietan Gernika Sportingen aurka.
Berriatukok, ostera, bururik ezin jasota jarraitzen du eta 2-0 hartu zuen mendeak Bermeo B taldeak Pentan. Artibai
12.postuan dago sailkapenean, 23 pinturekin eta jaitsieratik 8 puntura. Berriatukok
azken postuan jarraitzen du 8 punturekin, jaitsiera postuetatik irtetzeko aukera ematen duen postutik beste hainbeste puntura.
Berriatuko taldeko jokalariak, minutu bateko isilunean. Argazkia: Bermeo FT
Mutriku Futbol Taldeko nesken eta mutilen taldeek berdinketa bana lortu zuten.
Neskek derbia jokatu zuten San Migelen Amaikak Bat talde debarraren aurka. Bi taldeek elkarren aurka aurtengo denboraldian jokatu dituzten partiduetan garaipenak eta porrotak eduki dituzte, baina oraingoan 2-2 berdindu zuten
Iera Naberan eta Argiñe Ansorregiren golekin.
Mutilek, ostera, irteera zaila esuki zuten Arrasatera Mondragon taldearen aurka jokatzeko. 1-1eko berdinketa eta puntu bat lortu zuten mutrikuarrek, eta horrela sailkapenaren erditik gora egonkortzen jarraitzen dute;
Ion Landak egin zuen gola.