Markina-Xemeingo Gure Esku Dago-k Klik Eguna iragarri du maiatzaren 6rako
Herritarrak aktibatzeko eguna ospatuko dute Euskal Herri osoan. Ekainaren 10ean egingo den giza kate erraldoira 1.000 pertsona joatea izango da Markina-Xemeingo erronkaAurrera begirako bi data garrantzitsu azpimarratu zituen Markina-Xemeingo Gure Esku ...
Herritarrak aktibatzeko eguna ospatuko dute Euskal Herri osoan. Ekainaren 10ean egingo den giza kate erraldoira 1.000 pertsona joatea izango da Markina-Xemeingo erronka
Aurrera begirako bi data garrantzitsu azpimarratu zituen Markina-Xemeingo Gure Esku Dago herri dinamikak domeka arratsaldean, Markina-Xemeingo kultur aretoan proiektatu zuten Elkarrekin-Together dokumentalaren emanaldiaren hasieran: maiatzaren 6a eta ekainaren 10a.Iazko ekintzak amaituta geldialdi handi bat egon bada ere, berriz ere indartsu dator dinamika. Iazko maiatzean Markina-Xemeinen eta Lea-Artibai osoan egin zen bezala, alde batetik, herri galdeketekin jarraituko dute beste herri askotan, eta 2019an adostuko den herri ituna lantzen hastea da, bestalde, dinamikaren aurtengo helburua, 2019 arrazoi batzea. Baina horrez gain, udaberrian Euskal Herri osoan Klik Eguna edo aktibatzeko eguna ospatzea dela asmoa jakitera eman zuen Mari Eli Ituarte Markina-Xemeingo Gure Esku Dago talde eragileko kideak. «Markina-Xemeingo galdeketa maiatzaren 7an egin zenez, Klik Eguna data horren inguruan egitea pentsatu dugu». Beraz, maiatzaren 6rako egun osoko jai bat antolatuko dutela aurreratu zuen.
Ekainaren 10erako iragarri duten giza kate erraldoiaren berri ere eman zuen Ituartek. «Bizkai, Araba eta Gipuzkoa mailan egingo da, baina horrek ez du nahi esan Nafarroa eta Ipar Euskal Herria aparte utzi direnik, lankidetzan dabiltza Gure Esku Dago-ren talde nagusiagaz, baina eurak beste martxa baten doaz».
Zaldibar-Ermua artean
Orain dela lau urte egin zen modura, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hiriburuak lotuko dituen giza kate bat antolatuko dute, eta antzerako datetan izango da. «Orduan ekainaren 8an izan zen, eta aurten ekainaren 10ean egingo da». Kilometroak eta guneak banatuta daude, eta Markina-Xemeingo taldeari Ermua-Zaldibar ingurua egokitu zaio. «2014an, Markina-Xemeindik 800 lagunetik gora eramatea lortu genuen, eta aurten erronka 1.000 lagunetik gora batzea da, guri egokitu zaigun kilometro hori jendez betetzeko».
Zehaztu zutenez, 5 euro ordaindu beharko da harpidetza, eta zapi batzuk banatuko dituzte harpidetzagaz batera. Egin beharrekoa zehazten joango da taldea, ekintzak hurreratu ahala.