Aizkolari mutrikuarrak bere palmaresera beste txapel bat gehitzeko aukera edukiko du domekan
Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalean.
12:00etan ekingo diote nesken zein mutilen aizkora saioekin eta harrijasotzaileekin osatuta egongo den herri kirol saioari.
Eusko Label saria hiru bikoteren artean lehiatuko dute domekan.
Faborito nagusia den eta azken lau aldietan txapeldun geratu den Aitzol Atutxa dimarrak Julen Alberdi
Txikia IV azkoitiarra izango du bikotekide. Iaz azpitxapeldunak izan ziren Iker Vicentek eta Ruben Saralegik osatuko dute beste bikotea eta mutrikuarrak
Joseba Otaegi izango du bikotekide.
Ugaitz Mugertza. Argazkia: Ibon Errazu