Gaur [martxoak 2] aurkeztu dute lasterketa Eibarren eta aurten Itzulia Basque Country izena jarri diote antolatzaileek; 7 etapa izango ditu. Beraien esanetan proba “nazioartean gehiago ezagutzera emateko” hartu dute erabaki hori. Aurtengoa
apirilaren 1etik 7ra jokatuko da,
Zarautzen hasi eta Eibarko Arrateko santutegian amaituz.
Lea-Artibai eta Mutrikutik igaroko dena bigarren etapa izango da, hau da, Zarautz eta Bermeo artean jokatuko den 152,7 kilometroko etapa. 14:20 inguruan ailegatuko dira Debatik txirrindulariak
Mutrikura, eta horren ostean
Ondarroa, Lekeitio eta Ispaster gurutzatuko dituzte, gero Busturialderasartzeko.
Kostaldeko ibilbidea izango da nagusi
etapan, eta aipatu herriak ere kostaldeko bidetik igaroko dituzte txirrindulariek.
Gaur goizean Eibarren egin duten aurkezpena. Argazkia: EH Itzulia