Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kosnoagak marka onak lortu ditu Bizkaiko Neguko Txapelketan

Kosnoaga Igeriketa Taldeak kimu eta gazte mailako Bizkaiko Neguko Txapelketan eskuratutako emaitzak bikainak izan direla azpimarratu dute taldeko ordezkariek.Galdakaoko Udal Igerilekuan jokatu zuten aurreko asteburuan (otsailaren 24ean eta 25an), eta B...

A.M.M.
Lea-Artibai eta Mutriku
2018/03/02
Kosnoaga Igeriketa Taldeak kimu eta gazte mailako Bizkaiko Neguko Txapelketan eskuratutako emaitzak bikainak izan direla azpimarratu dute taldeko ordezkariek.

Galdakaoko Udal Igerilekuan jokatu zuten aurreko asteburuan (otsailaren 24ean eta 25an), eta Bizkaiko hamazazpi igeriketa taldek hartu zuten parte.

Denboraldia hasi zenetik hona, Gernika-Lumoko taldeko zortzi neskak eta sei mutilek lortu dituzte aipatu txapelketan parte hartzeko gutxieneko denborak.

Kosnoaga ITko igerilariak 28 probatan lehiatu ziren, eta horietatik 23tan podiumean sartzea lortu zuten.

20 probatan lehen postua lortu zuten, hamahiru aldiz izan ziren bigarren, eta beste zortzitan hirugarren. Emaitza horiek txapelketara «sasoi puntu onean heldu diren seinale» direla adierazi dute Kosnoagako arduradunek, eta emaitzak entrenatzailearen urte osoko «lan aparta» nahiz igerilarien eguneroko entrenamenduetako ahaleginari esker direla nabarmendu dute: «Aipatzekoa da, banaka ez ezik, taldeka ere lan polita egin zutela gernikarrek, nesken taldeak jokatutako hiru probatatik bi irabazi eta hirugarrenean bigarren postua lortu baitzuen. Mutilen taldeak hirugarren postua lortu zuen errelebo proban».

Kimu mailan, taldekako sailkapenean bigarren postua lortu zuen, eta gazte mailan, berriz, laugarrena.

Igerilariei ez zitzaizkien zaleen txaloak falta izan; bertaratutako dozena bat guraso gernikarrek giro polita sortu zuten Galdakaoko igerilekuan.

Euskal Herrikoa

Egindako txapelketa bikainaren ostean, Euskal Herriko Neguko Txapelketa prestatzen dihardute. Asteburu honetan Tolosan jokatuko dute, eta orain arte moduan, «giro onari eta kirol jarduera bikainari eusteko asmoz» ariko direla zehaztu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.