Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ondarroako 2018ko udal aurrekontua Kamiñaldeko inbertsioek baldintzatuko dute

Mikel Santiso
Ondarroa
2018/03/02
Aurrekontuak murrizketan edukiko dituela aitortu duten arren, zerbitzuak mantentzea lehentasuna izan dela aitortu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. Hilabete honetan onartuko dira aurrekontuak, 9 milioi euro ingurukoak, azken hilabeteetan herriko talde eta eragileekin moldatu direnak. “Kamiñaldeko lanek, aurrekontuetan moldaketak egitera behartu gaituzte, eta horregatik herritarrei eskatuko diegu ulerkorrak izan daitezen egoerarekin. Egoera zail honetatik indartuta aterako gara”. Esan du “derrigorrak ez diren baina udalak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu mantendu egin nahi izan direla, Musika Eskola, Herri Busa, Etxelila, Gaztelekua, Garapen Agentzia eta kiroldegia esaterako”. “Inbertsioetarako nahi baino gutxiago” daukatela esan du Eneritz Basurko hirigintza zinegotziak, baina proiektuak gauzatzeko gogo eta ilusiorik ez zaiela falta gaineratu du.
Ondarroako Herribusa

Herri Bus zerbitzuak moldaketak jasan ditu, baina ez murrizketak.

Kamiñalden egindako inbertsioak eta hartutako erabakiek batzorde guztietan moldaketak egitera behartu du udala, baina hala ere pozik agertu dira egindako lanarekin. Besteak beste, Augustin Zubikarai plaza konpontzea, filtrazioak kentzeko Musika Plazako pareta konpontzea, Magdalenan galipota berritzea, Artibai egoitza aurreko plaza konpontzea eta Nasa Kaleko zorua konpontzea. Kamiñazpi auzoan iaz hasitako parkearen eraberritze prozesuarekin jarraitu nahi dute. Lehen etapako ondorioak  atera eta aurten prozesuarekin jarraitu nahi dute, lehen fasea exekutatuz. Horrekin lotuta joango da Ibaiondoko etxeen azpiko aparkalekuetan dauden filtrazioen gorabeherak konpontzea, balitekeelako, frogatuta ez dagoen arren, parkearen hasieratik beheko pasealekuraino desagertzen joan den uhin-hauslea ez egoteak eragin izana filtrazio horiek. Horrela ez bada ere, udalak zati hori konpontzeko asmoa dauka. Horrez gain, Kamiñazpiko auzotarrek urbanizazio prozesu berri bat edukiko dute, parte-hartzailea. Alkateak esan du denbora asko dela Kamiñazpiko urbanizazioa aldatu ez dela eta ordua dela horri ekiteko ere: “bizilagunek erabakiko dute nolako auzoa nahi duten eraiki”.
Kamiñazpin iaz hasitako parte hartze prozesuagaz jarraituko dute.

Kamiñazpin iaz hasitako parte hartze prozesuagaz jarraituko dute.

Urteroko kontua izan ohi diren beste arazo bi ere heldu nahi ditu udalak aurten: txakur kakak eta gazteen lokalak. Txakur kaken arazoari irtenbidea aurkitzeko batzorde bat eratu zuten eta ordenantza ere aldatu zen. Ordenantza horrek isunak jartzea ere ahalbidetzen du, besteak beste. Herriaren garbitasuna bermatzeko asmoagaz kontzientziazio kanpaina bat jarriko dute martxan. “Txakur jabeek badauzkate eskubideak, baina betebeharrak ere bai”. Gazteen lokalei dagokienez, alkateak eta hirigintza zinegotziak esan dute ez daudela gazteen lokalen aurka, baizik eta zenbait gutxieneko neurri ezarri nahi dituztela: “arazo bat baino gehiago egon dira gazteen lokaletan, Kamiñazpin eta Kaleandin su hartuta besteak beste. Herritarrei esker ez zen ezbehar handiagorik gertatu”. Hori bideratzeko, gazteekin zein lokalen jabeekin batu eta su-itzailgailuak, larrialdietako argiak eta kumunak jartzeko eskatuko zaie, besteren artean.
Alkateak esan du zerbitzu guztiak bateratzeak arreta zerbitzua hobetzea, herritarren irisgarritasuna eta optimizazioa ekarriko dituela
Udal zerbitzuak batu. Ondarroako Udalak urteetan duen nahia da eskaintzen dituen zerbitzu guztiak eraikin bakar batean batzea, hau da, herritarren arreta zerbitzua zentralizatzea. Horretarako, Zeledonioko eraikina dela egokiena uste dute, baina jakitun dira egoera ez dela erraza. Orain, eraikinaren lur azpia eta egonkortasuna nola dauden ikertzeko prozesua abiarazten daude. Horrez gain, Rikardo Bastida arkitekto bilbotarrak egindako eraikina denez, eta Ondarroako Udalak babestuta daukanez, azterketa sakona beharko du gauzak non eta nola egin jakiteko. Udal zerbitzuak eraikin horretara igarotzeak lehenik eta behin irisgarritasuna bermatuko lukeela ekarri du gogora alkateak. Bestalde, orain bezala zerbitzu bakoitza bestearengandik urrun egon beharrean denak batera egoteak komunikazioa erraztuko du eta energiaren eta lanaren optimizazioa ere areagotuko luke. Ez dute data zehatzik ipini. Solairuren batean, gainera, kultur ekintzak ere egin ahalko liratezkeela ere gaineratu dute, Guzur-Etxean ez bezala, irisgarritasuna bermatuz. Zeledoniora lekualdatzea arreta zerbitzua hobetzeko prozesuaren amaiera izango litzateke, leihatila bakarra eta tramiteak internet bidez egiteko aukerak eman eta gero egitekoa.
Arreta zerbitzua hobetzearen prozesuaren azken urratsa Zeledonion udal zerbitzu guztiak batzea izango da.

Arreta zerbitzua hobetzearen prozesuaren azken urratsa Zeledonion udal zerbitzu guztiak batzea izango da.

HONEKIN LOTUTA:
  • [Martxoak 2]: Aurten hasiko ditu Eusko Jaurlaritzak Ondarroako portuko arrain lonjako obrak
  • [Otsailak 23]: Ia 3 milioi euro behar dira Kamiñaldeko lanak egiteko
  • [Otsailak 14]: Bederatzi hilabete iraungo dute Plaiko Zubia konpontzeko lanek

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.