Domekan [martxoak 4] egin zen lasterketa, eta hasiera baten 6.050 emakume izena emanda bazeuden ere, 5.240 atera ziren, iaz baino 439 emakume gehiago. Itzaletik argira lelopean, bost kilometroko ibilbidea aldarrikapenez beteta egin zuten parte hartzaileek. Irutxuloko HITZAk ekimenaren jarraipen zabala egin zuen.
HITZA taldea osatu zutenak 100 baino gehiago izan ziren; 102 emakumek eman zuten izena HITZA taldean, baina azken unean lagun batzuk gehiago animatu ziren.
Sailkapen orokorra. Lorea Ayala donostiarraren (18:07) atzetik geratu ziren Marina González (18:19) eta Izaro Rubio (18:24). Gazteen kategorian Ane Elzaurdia gailendu zen (19:51), eta hirugarren postua lortu zuen Irati Mendia donostiarrak. 60 urtetik gorakoen beteranoen saria, aldiz, Lourdes Mariezkurrenarentzat izan zen..
Azkenik, omenaldia egin zioten Izaskun Oses atleta paraolinpiarrari, eta Lorea Alayak eman zion oroigarria. Osesi bista arazoak diagnostikatu dizkiote, eta bere lanbidea utzi behar izan duen arren, kirolean aurrera egiteko gogotsu dago.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.