Atzo [martxoak 4] Azpeitiako Izarraitz plotalekuan jokatu zen finalean hirugarren amaitu zuten mutrikurrak eta
Joseba Otaegi bere bikoteak.
Iker Vicente eta Ruben Saralegi lehengusuak izan ziren txapela buruan jartzea lortu zutenak, iaz azpitxapeldunak izan eta gero.
Mugertza, atzoko finalean. Argazkia: Ibon Errazu
Irabazleek
24 minutu eta 45 segundo behar izan zituzten euren lanak amaitzeko,
Aitzol Atutxak eta Julen Alberdik minutu bat eta zortzi segundo gehiago eta
Ugaitz Mugertzak eta Joseba Otaegik irabazleek baino minutu eta erdi gehiago. Bikote txapeldunak finaleko bost frogetatik hiru irabazi zituen, eta beste bi bikoteek froga banatan irabazi zuten.
Hiru bikoteek
lehia estua eduki zuten azken enborretaraino, eta horren erakusle izan zen aazken froga hasi baino lehen bi bikote faboritoek hamaika segundoko aldea zeukatela bakarrik beraien artean, eta
Mugertza eta Otaegi ere bakarrik 37 segundora zeudela. Mugertzak eta Otaegik denbora asko zeukaten kentzeko azken lanean beste bikoteei gutxienez azpitxapeldunak izan nahi bazuten, baina azkenean ez zuten lortu eta bigarren postutik
22 segundora geratu ziren.
Mugertza, Izarraitzen. Argazkia: Ibon Errazu