Aurten, lehen aldiz,
herritarrek beraien hautagaitza proposamenekin lehenengo eta zuzeneko bozketa bidez gero aukeratu dute nork jaso behar duen
Berdel Aipamena.
Mutrikuko
EH Bilduko zinegotziek esan dute asko eztabaidatu behar izan bada ere bide hori onartzeko eta
aurrera eramateko, begi guztien aurrean garbi geratu dela zein
emankorra eta demokratikoa izan den Mutrikuko Udalak hartu duen jokamolde berria. Erabakiak hartzerakoan
herritarren parte hartzea egotea “hasiera baino ez izatea espero eta desio” dutela gaineratu dute EH Bildutik, “eta beste hainbat proiektu eta asmotarako ere
eredugarri eta baliagarri” izan daitekeela uste dute.
Goizeko Izarrako ikasle eta gurasoak, iaz Zabielen egindako ekitaldi batean.
Amaitzeko,
zorionak eman dizkiete Goizeko Izarra ikastolari, izendatuta zeuden beste hautagaiei eta prozesu guztia aurrera eramaten lagundu duten
teknikari, herriko eragile eta batez ere herritarrei.
Boluntarioen batzarra. Bestalde, Mutrikuko Turismo Bulegotik jakitera eman dutenez, martxoaren 8an, eguena, Berdel Eguneko boluntarioen batzarra egingo dute udaletxean 19:00etan. Berdel Eguna
martxoaren 24an ospatuko da.
HONEKIN LOTUTA: