Martxoaren 8a berezia izango da.
sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko». Hala, sindikatuek l
egiteko eskatu dute.
leiho eta balkoietan eskegitzera deitu dute. Era berean, morez janztera animatu dituzte emakumeak.
«Planto zaratatsua» izatea gura dute, eta horretarako,
kalera aterako dira. Manifestazio, kalejira eta ekitaldiak egingo dituzte, eta zarata egin asmoz,
Berriatuan lapiko hotsa aterako dute.
Lekeition eta Markina Xemeinen, bestalde, emakumeen txokoak egongo dira, goizean zein arratsaldean.
Ondarroako Radixu irratiak ere biharko greba feministagaz bat egingo du; horregatik programazio berezia eskainiko du.
Programazio berezi hori uhinetan ez dagoenean,
Radixuk ez du ezer aireratuko, isilik egongo da. 21:00etatik 00:00etara, bi saio berezi eskainiko ditu:
Kritikal Blues emakume bluserei buruzko irratsaioa eta
Bon Vivant. Zenbait ikastetxetan ere
bat egingo dute plantoagaz, eta gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte 11:00etatik 15:00etara bitartean. Gutxieneko zerbitzuak ezarriko dituzte baita ere
Lekeitioko Udaleko langileek; grebagaz bat egin du gehiengoak. Kultur Etxean, liburutegia egongo da bihar bakarrik zabalik, “gizonezko bat delako arduraduna”. Gainerako zerbitzuak planto orduetatik kanpo emango dituzte. 11:15 aldera, udaletxeko eskaileretan elkartuko dira udal langileak, greban daudela adierazteko.
EGITARAUA IKUSI
Eskubide urraketa. Eusko Jaurlaritzak greba feministaren egunerako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuen berri eman zuen atzo. Eta
gehiengo sindikalak errekurritu egin ditu, «neurriz kanpokoak» direla salatuz.
ELA, LAB, Steilas, EHNE-Bizkaia eta Hiru sindikatuek adierazi dute ezarritako gutxieneko zerbitzu mailak «grebara atera nahi duten emakumeen eskubidea» urratzen duela.
Eredu ekonomiko honek zapaltzen gaituelako, indarkeria matxistak jipoitzen gaituelako, arrazakeriak akatzen gaituelako eta kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatzen gaituelako egingo dugu planto
Adingabeen egoitzetan, heziketa zentroetan eta etxebizitza komunitarioetan jaiegunetako gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte, eta ondorioz, sindikatuek diote egoitza horietan langile bakar batek ere
ezin izango duela grebarik egin. Eta bereziki larritzat jo dute
adinekoen egoitzetan ezarriko den gutxieneko zerbitzua. Orain arteko grebetan zerbitzuaren %50 ziurtatu dute, eta, bihar, zerbitzuaren %70 bermatzea erabaki du Jaurlaritzak.
EGITARAUA IKUSI
Haur eskoletan zuzendari taldeko kide bat eta koordinatzaile bat derrigorrez lanean aritzea agindu du Jaurlaritzak. Baina haur eskoletan
ez dago zuzendaritzako langilerik: «Kolektibook nagusiki emakumeek osatzen dituzte; euren greba eskubidearen kontrako eraso zuzena da».
Lea-Artibaiko EH Bilduko zenbait zinegotzi, M-8an planto egiteko deia egiten.
Greba egiteko
arrazoi asko daudela diote mugimendu feministek. Horien artean, arrazoi nagusi hauek azpimarratu dituzte: «Eredu ekonomiko honek
zapaltzen gaituelako,
indarkeria matxistak jipoitzen gaituelako,
arrazakeriak akatzen gaituelako eta
kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta
estereotipatzen gaituelako». Hain zuzen, sistemak «
feminizatutako ogibideak» ezkutatzen eta gutxiesten dituztela esan dute; hau da, bizitzaren «
iraunkortasunagaz eta zaintzagaz» lotutako lanak sistemak ez dituela behar bezala balioan jartzen. Lan horietan dihardutenak sistemak «ikustezin bihurtu» dituela salatu dute.
EGITARAUA IKUSI
Zehaztu dute
andreek urtean gizonezkoek baino %7 gutxiago kobratzen dutela, eta etxeko langileen erdia baino gehiago emakumeak eta atzerritarrak direla.
Ezagutzan eta mundu akademikoan sistema «patriarkal eta androzentrikoa» nagusitzearen kontra agertu dira, «emakumeen ekarpen historikoak alboratzen dituelako, merkatuko premietara zuzendutako gaiak eta edukiak hobesten dituelako eta genero rolak auzitan jarri ez eta errotzen dituelako».
HONEKIN LOTUTA: