Amorotoko Pala Txapelketan izena emateko aukera dago
Amorotoko pala txapelketa jokatzen den 29. aldia izango da aurtengoa eta bertan parte hartu nahi dutenek martxoaren 13rako eman behar dute izena. Amorotoko Pelotazaleak elkartetik telefono zenbaki bat jarri dute erabilgarri parte hartu nahi dutenek ber...
Pala txapelketak zenbait baldintza edukiko ditu. Parte hartzaileak bi mailatan egongo dira banatuta, lehenengo maila eta bigarren maila. Partidu guztiak 30 tantora jokatuko dira, eta denak karratu horidun gomazko pilotagaz. Lehia guztiak bariku arratsalde, zapatu goiz eta arratsalde eta domeka goizetan jokatuko dira. Parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dute izen ematea bikote bakoitzeko.