Asteburuan amaitu den jardunaldia nahikoa gorabeheratsua izan da Lea-Artibai eta Mutrikuko futbol taldeentzat. Artibaik, Berriatukok eta Lekeitiok, esaterako, hiruna puntu lortu dituzte kanpoan jokatutako partidetan.
Lekeitiok Trapagaranen aurka jokatu zuen zapatuan [martxoak 10] eta 0-1 irabazi zuten Aitzol Goitiaren golari esker. Garaipen horri esker, gainera, lekeitiarrak sailkapen taulako hirugarren daude (igoera postuetan), lehen eta bigarren sailkatuarengandik hiruna puntura.
Artibaik, aldiz, 1-2 irabazi zuen Ugaoren aurka. EƱaut Gorosabelek egindako bi golei esker lortu zuten markina-xemeindarrek garaipena, eta azken hiru puntu horiek gehitu ostean, 12. postuan dago Artibai, 26 puntugaz.
Berriatukok, bestalde, 1-2 irabazi zuen zapatuan Ezkurdi A taldearen aurka. Talde berriatuarrak zapatuan urrezko hiru puntu lortu bazituen ere, sailkapen taularen azken postuan jarraitzen du. 15 puntu ditu, eta salbatze postuetatik hiru puntutara dago momentu honetan taldea.
Mutrikuko mutilen talde nagusia. Argazkia: Leartigol
Debut eta guzti.
Aurrerari dagokionez, berdinketagaz bueltatu zen etxera zapatuan. Ibon Lopezen mutilek bana egin zuten Apurtuarte taldearen aurka. Talde bien arteko neurketa Apurtuarteren arteko golagaz estreinatu baldin bazen ere, talde ondarrutarrak berdinketa lortu zuen 50. minutuan Ander Lakaren golari esker. Horrez gainera, Aurrerako Gazteen taldeko Aritz Badiola Arrizabalagak ere debuta egin zuen nagusien taldeagaz. Ibon Lopez entrenatzaileak 81. minutuan zelairatu zuen gazte ondarrutarra.
Nagusien
talde mutrikuarrek, bestalde, ez zuten punturik lortu domekan jokatutako neurketetan. Neskek 0-3 galdu zuten Tolosaren aurka, eta mutilek, berriz, 1-0 galdu zuten Aretxabaletaren aurkako norgehiagoka.