Martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean antolatuko dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek aurtengo Gazte Akelarrea Oiartzunen, eta ekimenaren berri eman asmoz aurkezpen bat egin zuten Lekeitioko Ernai gazte antolakundeko gazteek, zapatuan, Galarrenan.
80 lagun inguru batu ziren ekitaldian, eta ostean, Belaxe taldiaren kontzertua eduki zuten.
Sorginkerian dugu independentzia lelopean, Oiartzun «Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune bilakatzea» dutela helburu azaldu zuten gazteek. «Eguneroko su txikiz pizten dugu independentziarako bidea, sorginkeriaz, errebeldiaz eta konpromisoarekin. Hor baitago garaipenerako gakoa».
Gazte Akelarrearen aurkezpena Lekeitioko Galarrenan. Argazkia: Lekittoko Ernai
Bosgarren aldia da, milaka gaztek auzolanean eta autogestioan oinarrituta, udaberriko ekimen hori antolatzen dutela. Dazte Danbada, Gazte Martxa, Burutakzio topaketak, eta aurten bigarren aldiz ospatuko duten Gazte Akelarrea ere
bide beretik joango dela zehaztu zuten. “Joan den urtean sugarren inguruan dantza egin ostean, aurten Oiartzungo kaleak sorginkeriz astintzera goaz gazteok”.
Egitarau oparoa. Martxoak 30 goizean hasi eta apirilaren 1aren goizaldera arte “hausnarketa, eztabaida, sorginkeria eta konspiratzeko gune” bilakatuko dute Gazte Akelarrea, eta horretarako, eskaintza kultural eta politiko mamitsua izango dute bertan: hitzaldi, mahai-inguru, tailer, antzerki eta kontzertuak besteak beste. Horrez gain, martxoaren 31an, gazte bazkaria eta «eguzkiari agur esateko akelarre berezi bat» egingo dutela ere jakinarazi dute.
Ekitaldia hurreratu ahala, ekimenaren inguruko xehetasun gehiago ematen joango direla ere adierazi zuten Lekeitioko gazteek,
webgunearen bidez bai eta sare sozialen bidez ere.
Gazte Akelarreko
bonuak eskuratzeko aukera egongo da Lekeition bertan, Galarrenan hain zuzen, eta Lea-Artibaitik Oiartzunera joateko
autobusa egongo dela ere aurreratu zuten.
Belaxe taldearen kontzertua, aurkezpenaren ondoren. Argazkia: Lekittoko Ernai