Izaro Aranburu aulestiarra, Euskadiko azpitxapeldun
Izaro Aranburu aulestiarrak zilarrezko domina eskuratu zuen domekan Arrasateko Arruena parkean lehiatu zen Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketan. Hiru lurraldeetako 13 eta 14 urteko neska-mutiko onenek parte hartu zuten lasterketan, eta Markina-Xemein...

Izaro Aranburu aulestiarrak zilarrezko domina eskuratu zuen domekan Arrasateko Arruena parkean lehiatu zen Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketan. Hiru lurraldeetako 13 eta 14 urteko neska-mutiko onenek parte hartu zuten lasterketan, eta Markina-Xemeingo Atletismo taldeko kirolaria Bizkaiko selekzioagaz aritu zen. 52 neska iritsi ziren helmugara, eta ikaragarrizko lasterketa eginda bigarren postua lortu zuen Aranburuk.