'Handia' filma ikusteko aukera egongo da Aulestin, astelehenean
Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien Handia pelikula emango dute astelehenean, Aulestiko udal areto nagusian. 19:30ean hasiko da emanaldia.Martin eta Joaquin anaiak dira benetako istorio batean oinarritutako protagonistak. Lehen Gerra Karlistan bor...
Martin eta Joaquin anaiak dira benetako istorio batean oinarritutako protagonistak. Lehen Gerra Karlistan borrokatu ostean, Martin etxera itzuli, eta bere anaia ohikoa baino altuagoa dela konturatzen da.
Bi anaiak Europan zehar bidaiatuko dute, Munduko gizonik altuena ikusteko jendea ordaintzeko prest dagoela konbentzituta.
Anbizioak, diruak eta ospeak duten eraginaz ausnartzera darama ikuslea filmak. Horiek familia osoaren patua zelan aldatzen duten erakusten du.
Aurtengo Goya Sarietan hamahiru izendapen izan ditu euskal filmak, eta horietatik hamar irabazi zituen. Besteren artean, Saioa Lara markina-xemeindarrak jantzi diseinu onenaren saria jaso zuen, Eneko Sagardoik aktore berri onenarena, Javier Agirre Erausok argazki zuzendaritza onenarena eta Pascal Gaignek musika onenarena.