Athletic Clubean jokatzen duen atezainari datozen bi partidak jokatzera deitu du Julen Lopetegi Espainiako Selekzioko hautatzaileak. Kepa Arrizabalagak aurreko astean jaso zuen deia, eta selekzio absolutuagaz jokatzeko jaso duen
laugarren deia izan da; David de Gea Manchested United-eko atezainarekin eta Pepe Reina Napoles taldeko atezainekin batera deitu dute.
Arrizabalaga, hain zuzen ere, Espainiako selekzio absolutuak Alemania eta Argentinaren aurkako lagunarteko partidak jokatzera deitu dituzten 24 jokalarien artean dago, eta 13 zenbakidun dortsalagaz jokatuko du.
Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarra Espainiako selekzioagaz lan saioa egiten. Argazkia: Seleccion Española de Futbol / Facebook
Errusian jokatuko den Munduko futbol txapelketaren atarian jokatu diren hurrengo bi neurketak, zehatz esanda, selekzioak Mundiala jokatu aurreko
azken konpromiso biak izango direla jakitera eman dute. Eta Aste Santuan Espainiako futbol ligak egingo duen geldialdian jokatuko dira.
Lagunarteko partidei dagokioenez, egungo Munduko txapeldunaren aurkako norgehiagoka barikuan [martxoak 23], 20:45etik aurrera, jokatuko dute Esprit Arena zelaian. Ia 55.000 zaleren aurrean jokatuko dute partida. Datorren astean, berriz, Munduko bigarren sailkatuaren aurkako partida jokatuko du Espainiako selekzioak. Martitzenean [martxoak 27] jokatuko dute hegoamerikarren aurkako neurketa, Madrilgo Wanda Metropolitano zelaian.