Berriatuko ikasleak, musika hurretik ezagutzen
Tarine Udal Musika Eskolak emanaldi didaktikoa eskaini zuen barikuan, Berriatuko Eskolan. Ikasleek musikaren mundua hurretik ezagutzeko ekintza ondo atera dela eta, pozik daude Tarinekoak.Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine Udal Musika Eskolak emanal...
Tarine Udal Musika Eskolak emanaldi didaktikoa eskaini zuen barikuan, Berriatuko Eskolan. Ikasleek musikaren mundua hurretik ezagutzeko ekintza ondo atera dela eta, pozik daude Tarinekoak.
Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine Udal Musika Eskolak emanaldi didaktikoa eskaini zuen barikuan, Berriatuko Eskolan. Oro har, dena espero bezala joan zela eta eskolako ikas- leak ere pozik egon zirela esan dute Tarinekoek.10:30ean hasi ziren ikasleak musika instrumentuak ezagutzeko guneetatik pasatzen. Gune bakoitzean 10 bat minutu egin zituzten. Tarineko irakasleen eskutik, gune bakoitzean zegoen instrumentuari buruzko azalpenak entzun zituzten ikasleek.
12:00etan erromeria egin zuten, instrumentu guztiak batuta. «Horretan jai giroa izan zen nagusi, eta beste kantu bat jotzeko ere eskatu zuten amaieran. Guztira, beraz, 4-5 abesti eskaini genituen». Ekintza kalejira bat eginez amaitu zuten.