Irrati txikien loratzea
Irrati txikiak eraberritzen ari direla argi laga dute Ondarroan egin diren Arrosa Sareko topaketek. RadioCloud automatizazio software librearen aurkezpenak eragin du interesik handienaIrrati txikietara ere heldu dira ikerkuntza, garapena eta berrikuntz...
Irrati txikiak eraberritzen ari direla argi laga dute Ondarroan egin diren Arrosa Sareko topaketek. RadioCloud automatizazio software librearen aurkezpenak eragin du interesik handiena
Irrati txikietara ere heldu dira ikerkuntza, garapena eta berrikuntza. Horren erakusle izan dira zapatuan Ondarroan egin ziren Arrosa Sareko irratien zazpigarren topaketak. Irrati txikien bereizgarriak albo batera utzi barik, garai berriekin batera eraberritzen ari direla argi utzi zuten landu zituzten tailerretan.Egun osoko egitarauaren bitartez, irratigintzan praktikoak diren gaiak landu, baina, batez ere, ezagutzak elkarbanatu zituzten. Software librearen erabilera irratian, ahozkotasuna, eskaleta bat zelan egin edo herri hedabideen funtzioa aztertu zituzten Radixu Irratian bertan eta Barnetegian egindako hitzaldi eta mahai inguruetan.
Interes handiena RadioCloud automatizazio softwarearen aurkezpenak eragin zuen. Irratiaren funtzionamendurako atal guztiak barneratzen dituen programa bat eratu du Radixu Irratiko Aritz Oleak, eta programaren nondik norakoak azaldu zizkien irratian bildutakoei. Irrati txikiek ere, eraberritzeko bidean, pauso handiak eman ditzaketela argi utzi zuen ondarrutarrak.
Jai giroan jarduteko aukera ere eman du topaketak, eta Gaztetxea izan da bilgunea. Bazkaria, kuña lehiaketako sari banaketa eta karaokea izan zituzten bertan.
Oreretako Zintzilik, Markina-Xemeingo EUP!, Gasteizko Hala Bedi, Zarauzko Arraio, Info 7 Irratia eta Bergarako Txapa irratietako ordezkariek parte hartu dute, besteak beste, Arrosa Sareko irratien topaketan.