Ondarroako Udalak HAPOa herritarrekin zehazteko saioa egingo du gaur
Ondarroa imajinatu prozesuaren baitan, Ondarroako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) zehazten joateko bigarren saioa egingo du gaur herritarrekin. 18:00etarako jarri dute ordua, Musika Plazan.Datozen 20 urteetan herriko azpiegitura garran...
Datozen 20 urteetan herriko azpiegitura garrantzitsuenak bertan erabakiko direla gogoratuta, udalak herritarrak gonbidatu ditu gaurko saioan parte hartzera.
Otsailaren 1ean egin zen HAPOa diseinatzako lehen saioa. Besteak beste, lurzoruaren erabileraz eta araudiaz eta hazkunde ereduaz jardun zuten.