Telleria eta Conde, XIII. Beteranoen trinketeko txapeldunak
30 eta 24 irabazi dute mallabiarrak eta elgoibartarrak. Ligaxkan partidu guztiak irabazi dituzten Astigarraga eta Egaña hirugarren postuan geratu diraTelleriak eta Condek jantzi dituzte beteranoen trinkete txapelketako txapelak. Urtarrilaren 14an hasi...
30 eta 24 irabazi dute mallabiarrak eta elgoibartarrak. Ligaxkan partidu guztiak irabazi dituzten Astigarraga eta Egaña hirugarren postuan geratu dira
Telleriak eta Condek jantzi dituzte beteranoen trinkete txapelketako txapelak. Urtarrilaren 14an hasitako Beteranoen XIII. Esku Pilota Txapelketari amaiera ezin hobea eman zioten domekan Lekeitioko trinketean. Eserlekuak bete egin ziren, eta giro ona eta partidu bikainak izan ziren nagusi.Gogo handia zegoen Telleria-Conde eta Kaltzakorta-Martin bikoteen arteko finala ikusteko. Oreka mantendu zen hasieran, baina Kaltzakortak eskumara ateratako sakeari esker, eta Martinen defentsa onagaz, 8-13 aurretik jarri ziren gizaburutarra eta lekeitiarra. 13 tantora berdindu ondoren, aurrea hartu zuten Telleriak eta Condek, eta aurkariei ez zieten hurreratzeko aukerarik eman. 30-24 irabazi zuten mallabiarrak eta elgoibartarrak.
Txapeldun eta azpitxapeldunez gain, 3. eta 4. eta 5. eta 6. postuak ere erabaki ziren. Ligaxkan partidu guztiak irabazi zituzten Astigarragak eta Egañak 3. postua eskuratu dute, merezimendu osoz, eta laugarren Pradera eta Moral gelditu dira; Moralek Gandiagaren lekua hartu zuen. Bosgarren postua Beraza eta Etxebarriarentzat izan da, eta Jaunarena eta Foster gelditu dira seigarren.