'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpaina egingo dute Ondarroan
Euskarazko liburuak irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duen Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina maiatzaren 31ra bitartean egingo dute Ondarroan.Parte hartzea sarituko da, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanaz eta liburua opari bihurtze...
Parte hartzea sarituko da, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanaz eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz. Horrela, liburutegian jasotako erosketa txekeari esker, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango du. Erosketa txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da.
Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30 euroko balioa duen txeke baten zozketa egingo dute hilabete horretan irakurle fitxa bete dutenen artean; txekeak euskarazko liburuak erosteko aukera emango du.
Literatur jarduerak ere antolatuko dituztela aurreratu dute.