Isuntza laugarren sailkatu da Deustu eta Bilbo arteko traineru jaitsieran
Itsasoko Ama nagusitu zen domekan J.A. Camiruaga Cami eta XVIII. Jon Sasieta Bilba Memorialen Traineruen Jaitsieran, eta Isuntza laugarren geratu zen.Santurtziarrek 20 minutu, hamabost segundo eta 43 ehunenetan burutu zuten jaitsiera, eta lekeitiarrak...
Santurtziarrek 20 minutu, hamabost segundo eta 43 ehunenetan burutu zuten jaitsiera, eta lekeitiarrak 38 segundo eta 15 ehunenera sailkatu ziren.
Deustu eta Bilbo arteko proban, nagusien mailako emakumezkoen eta gizonezkoen estropadetan parte hartu zuten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko arraunlariek. Mutiletan, Mundaka hamaikagarren sailkatu zen, irabazlearengandik minutu 1, 27 segundo eta 71 ehunenera. Hamabosgarren geratu zen Elantxobe, Itsasoko Ama-rengandik 2 minutu, 4 segundo eta 40 ehunenera.
Nesketan, Donostia Arraun Lagunak taldeak egin zuen denborarik onena: 13.34,78.
Lea-Artibaiko arraunlariek bosgarren postua eskuratu zuten; irabazleengandik 41 segundo eta 51 ehunenera geratu ziren. Mundakarrak seigarren sailkatu ziren, donostiarrengandik 2 minutu, 54 segundo eta 51 ehunenera.