Ume sahararrak etxean hartzeko udaletxean izena eman behar da
Udako hilabeteak eskualdeko herrietan pasatzen dituzte hainbat ume sahararrek. Eta Aulestiko Udalak aurten ere beren etxeetan umeak hartzeko deialdia zabaldu du.Udako bi hilabeteetan 7-12 urte bitarteko haurrak etxean hartu gura dituzten familiek udale...
Udako bi hilabeteetan 7-12 urte bitarteko haurrak etxean hartu gura dituzten familiek udaletxean jakinarazi behar dute. Herritarrek apirilaren 30era arte daukate horretarako aukera.
Lekuan lekuko udal edota elkarteek urte asko daramatzate egitasmo horregaz. Saharako umeak bertoko familiekin bizi, eta elkarbizitzan harremanak sendotzen dituzte. Egonaldiak hainbat onura eragiten dizkie umeei, eta osasuntsuago bueltatzen dira beraien etxeetara.
Aulestiko Udalak aurrekontuan diru partida bat gordetzen du urtero, eta beregain hartzen ditu bidaiaren eta begiraleen gastuak. Azken urteotan ez da Saharako umerik etorri Aulestira, baina udalak laguntza ematen jarraitu du, elkarteari gastuetarako diru laguntza emanez.