Elkar Sporteko Moha Mahfoudyk urrezko domina lortu du Donostian
Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko Moha Mahfoudyk urrezko domina lortu du joan den asteburuan Donostian jokatutako Muay Thai K1 Kick Light txapelketan.Euskal Herri mailako Open txapelketa izan zen, eta Mahfoudygaz batera Elkar Sporteko beste lau k...
Euskal Herri mailako Open txapelketa izan zen, eta Mahfoudygaz batera Elkar Sporteko beste lau kirolarik ere parte hartu zuten. «Mahfoudyk 63. kategorian lortu zuen domina, eta taldeko gainontzekoek ere borrokaldi gogorrak egin zituzten», esan dute Elkar Sporteko arduradunek.
Denboraldi ona egiten ari dira Elkar Sportekoak: Euskadiko Kickboxing Txapelketan txapeldun geratu ziren hiru kide, eta Espainiako Muay Thai Txapelketan zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituzten.
Euskadiko txapeldun geratu ziren hiru kirolariak ondokoak izan ziren: Aitor Unzalu, Figri Sabri eta Carlos Barbosa. Horiek Espainiako Kickboxing Txapelketa lehiatuko dute apirilaren 28an eta 29an.