Mutrikuko I. Neska palisten txapelketarako izen ematea zabaldu dute
Mutrikuko neska palistak taldeak antolatuta, apirilaren 22an egingo da Mutrikuko I. Nesken Binakako Pala Txapelketa azkarra. Antolatzaileek adierazi dutenez, gainera, zabalik dago txapelketan parte hartzeko izen ematea. Bertan parte hartu nahi dutenek ...
Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek aurrelari edo atzelari bezala jokatuko duten zehaztu beharko dute izena ematerako orduan. Bikoteak antolakuntzak berak sortuko ditu, izena ematen duten parte hartzaile guztiak kontuan hartuta. «Errendimenduari begira baino, benetako garrantzia parte hartzeari eman nahi diogu».