'Zaldi mamarroa' aurkeztuko du Ekaitz Goienetxeak
BERMEO // Ekaitz Goienetxeak Zaldi mamarroa eleberria aurkeztuko du Bermeoko udal liburutegian; apirilaren 6an izango da aurkezpen ekitaldia, 19:00etan. Bertaratzen direnek, gainera, idazleagaz solasean aritzeko aukera edukiko dute. Horrez gain, liburu...
BERMEO // Ekaitz Goienetxeak Zaldi mamarroa eleberria aurkeztuko du Bermeoko udal liburutegian; apirilaren 6an izango da aurkezpen ekitaldia, 19:00etan. Bertaratzen direnek, gainera, idazleagaz solasean aritzeko aukera edukiko dute. Horrez gain, liburua erosteko aukera egongo dela azaldu dute, eta Goienetxeak liburuak sinatuko ditu. Igartza bekaren bitartez kaleratu du eleberria. 80ko hamarkadan heroinak herri batean izan zuen eragina kontatzen du liburuak.