Antxoa Eguna antolatzeko batzarra deitu dute biharko
ONDARROA // Ondarroako Udalak aurten ere bere gain hartu du maiatzaren 19an egingo den Antxoa Egunaren antolaketa, eta horretan laguntzeko batzarrera deitu ditu herriko talde eta elkarteak. Bihar egingo da bilera, 16:00etan hasita, udaletxeko 2. solair...
ONDARROA // Ondarroako Udalak aurten ere bere gain hartu du maiatzaren 19an egingo den Antxoa Egunaren antolaketa, eta horretan laguntzeko batzarrera deitu ditu herriko talde eta elkarteak. Bihar egingo da bilera, 16:00etan hasita, udaletxeko 2. solairuko areto nagusian. Udal ordezkariek azaldu dutenez, interesa daukaten herritar guztiek batzarrean parte hartzeko aukera edukiko dute.