Aulestin ere pentsio duinak eskatu dituzte
Beste herri askotan egin modura, pentsio duinak aldarrikatzeko ekintza egin dute Aulestin, herriko pentsiodunek deituta. Barikuan egin zuten elkarretaratzea, plazan. 70 lagun inguru elkartu ziren, eta pentsiodunak ez diren herritarrek ere ekintzagaz ba...

Beste herri askotan egin modura, pentsio duinak aldarrikatzeko ekintza egin dute Aulestin, herriko pentsiodunek deituta. Barikuan egin zuten elkarretaratzea, plazan. 70 lagun inguru elkartu ziren, eta pentsiodunak ez diren herritarrek ere ekintzagaz bat egin zuten. Elkarretaratzea egiteaz gain, aurrerantzean ere hilabeteko lehenengo barikuetan batuko direla jakitera eman dute.