Ia 700 lagunek parte hartu dute Ondarroako VIII. Boga! mendi martxan
Eguraldiaren iragarpen txarra kontuan hartuta, parte hartzaile askok azken unean eman dute izena. Mendizale gehienek ibilbide motza egin dute. Ez da aparteko arazorik egonAurten ere erantzun polita izan du Zubi Zahar herri ikastolaren eta Aurrera Mendi...
Eguraldiaren iragarpen txarra kontuan hartuta, parte hartzaile askok azken unean eman dute izena. Mendizale gehienek ibilbide motza egin dute. Ez da aparteko arazorik egon
Aurten ere erantzun polita izan du Zubi Zahar herri ikastolaren eta Aurrera Mendi Taldearen ekimenez egindako Boga! mendi martxak. Domekan hala-holako eguraldia egin bazuen ere, 660 lagun batu ziren, eta Internet bidez izena emanda zeuden 378 lagunei ia beste horrenbeste gehitu zitzaizkien irteera egunean bertan. Izan ere, eguraldiaren iragarpena txarra zela kontuan hartuta, jendea azken unera arte egon zen izena emateko.Hain zuzen ere, 180 lagunek aukeratu zuten ibilbide luzea, 300 mendizalek egin zuten ibilbide motza, eta 180 lagunek ibilbide txikia. «Eguraldi oso txarra zegoen iragarrita, eta, berez, parte hartze txikiagoa egongo zela pentsatzen genuen. Aurten, bestalde, beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili denez, lasaiago ere ibili gara, aurrekoetan gainez ere ibili gara eta. Eskerrik asko parte hartzera etorri diren guztiei, eta berau posible egin duten antolatzaile eta laguntzaile guztiei», adierazi dute antolatzaileek.
Ibilbideari dagokionez, parte hartzaileek ez zuten arazo larririk eduki. Gertaera aipagarriena Berriatuan izan zen; baserri baten inguruan zebilen txakur batek bertatik igarotzen zirenak beldurtu zituen, eta antolatzaileek Ertzaintzari deitu behar izan zioten.