Langabetuak laneratzeko programa abiatu dute Debabarrenean
Debegesa garapen agentziak gazte langabeei zuzendutako Hazilan programa jarri du abian, bosgarren urtez jarraian. Egitasmoa, hain zuzen ere, goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak burutuak dituzten Debabarreneko 20 eta 44 urte bitartek...
Programa apirilaren amaieran hasi eta ekainean amaituko da, eta parte hartzaileek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dutela nabarmendu dute. Ikastaroaren lehen fase batean gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute parte hartzaileek, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia landuko dute metodologia berritzaileen bidez. Bigarren fase batean, berriz, enpresetan praktikak egiteko aukera egongo da. «Era horretan, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute».
Hilaren 20a baino lehen
Egitasmoan parte hartzeko interesa dutenek apirilaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera www.debegesa.eus web atarian. Programak leku kopuru mugatua dauka. Horrez gain, informazio saio bat egingo du Debegesak gaur, 12:00etan, programan interesa daukatenei xehetasunak azaldu eta zalantzak argitzeko, Debegesaren egoitzan (Eibarren).