Lekeitioko tinglauko moila konpontzen hasiko da Eusko Jaurlaritza
Muturreko zimendua sendotzeko eta egitura egonkortzeko lanak egingo dituzte. Segurtasuna bermatzeko pasealekua itxiko dutela jakitera eman du udalakEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila Lekeitioko tinglauko moila konpontzen hasi...
Muturreko zimendua sendotzeko eta egitura egonkortzeko lanak egingo dituzte. Segurtasuna bermatzeko pasealekua itxiko dutela jakitera eman du udalak
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila Lekeitioko tinglauko moila konpontzen hasiko da egunotan, eta hori dela eta, pasealekua itxiko dutela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Azaldu dutenez, azken urteetako denboraleen eta ur korronteen ondorioz, muturra apurtzen joan da, eta zimenduak sendotzeko eta egonkortzeko lanak egingo dituzte.Eusko Jaurlaritzak zuzenduko dituen lanak egun gutxi batzuk barru hasiko dira, eta hiru hilabeteko iraupena edukiko dute. Epe horretan guztian pasealekua itxita mantenduko dute segurtasuna bermatzeko; goiko zein beheko aldeak itxiko dituzte horretarako.
Joan den urtean iragarri zuen Jaurlaritzak tinglauko moilaren muturreko zimentazioa konpondu eta sendotzeko egitasmoa, eta bere sekzioa berregitea ere aurreikusten dute zati batean. Lan horrek 551.000 euroko aurrekontua edukiko du.
Lakuak esku artean zituen aurreikuspenak betez gero, obrak 2017ko urrian hasi beharko lirateke, baina neguko denboraleak saihestu nahirik, lanak udaberrian hastea erabaki dute. Konponketa lanak udarako amaituta egotea da helburua, eta portuko jardunean ez dute ia eraginik edukiko.