Osoko bilkuretan herritarren parte hartzea ziurtatu nahi dute
Mutrikuko udalbatzaren osoko bilkuretan herritarren parte hartzea bermatuko lukeen araudia onartua baldin badago ere, herritarrek eskubide hori erabili ahal izateko aukerarik ez daukatela ohartarazi dute EH Bilduko zinegotziek.Salatu dutenez, araudia d...
Salatu dutenez, araudia duela hamar hilabete onartu bazen ere, udalean kudeaketa alorrean ari direnen aldetik ez dute «inolako asmorik edo gogorik sumatzen». Horrez gain, herritarrek osoko bilkurak edozein lekutatik zuzenean ikusteko eskubidea izatea aztertzea ere eskatuko dute apirilaren 26ko udalbatzaren osoko bilkuran.
Bi gai horiez gain, aurtengo udal aurrekontuko gerakinaren gaiarekin ere bueltaka ari direla azaldu dute koaliziokideek, eta horren inguruan adostasunen bat lortzeko asmoa agertu dute. «2017ko gerakina 820.000 euro ingurukoa da, eta, egia esan, hainbat diru partida erdi adostuta dauzkagun arren, uste dugu diru zati bat herritarren eskuetan utzi beharko litzatekeela, zein inbertsio mota egin erabakitzeko».
Bilera irekia
Hiru gai horiek kontuan hartuta, herritar guztientzako bilera irekia antolatu du Mutrikuko EH Bilduk. Batzarra bihar egingo da Luardo Etxean, 19:00etatik aurrera.
Agertu dutenez, bilera horren helburua informazioa ematea litzateke, eta bide batez, herritarrengandik iritziak eta proposamenak jasotzea.