PPk Gernikako bonbardaketa aztertzeko ekimena baztertu du
Gernikako bonbardaketaren dimentsio historikoak aztertzera bideratutako mozioa da aurkeztutakoa. Alderdi Popularrak hartutako erabakiak salatu ditu Jokin BildarratzekGernika-Lumoko bonbardaketaren dimentsio historikoa aztertzera bideratutako mozioa baz...
Gernikako bonbardaketaren dimentsio historikoak aztertzera bideratutako mozioa da aurkeztutakoa. Alderdi Popularrak hartutako erabakiak salatu ditu Jokin Bildarratzek
Gernika-Lumoko bonbardaketaren dimentsio historikoa aztertzera bideratutako mozioa baztertu zuen atzo Alderdi Popularrak. Mozioaren helburua Gernikako bonbardaketa aztertzeko historialariak eta adituak batzordean batzea, eta bonbardaketaren 81. urteurrenari begira nazioarteko kongresua bultzatzea zen.Cristina Ayala Alderdi Popularreko bozeramaileak ekimena baztertu dutela adierazi zuen atzo. Alderdi Popularrak hartutako erabakiagatik eta Ayalak erabilitako «tonu eta formagatik» minduta sentitu zen Jokin Bildarratz EAJko bozeramailea.
Goi Ganberako bozeramaile jeltzaleak ekimenak «populazio zibilaren aurkako bonbardaketen ikerketa jasotzen zuela gogoratu zion Cristina Ayalari: «Mozioa irekia zen, eta ez zuen bonbardaketa bakar bat ere kanpoan uzten». Gainera, Bildarratzek Ayalak mozioari egotzi dion joera ideologikoa «ez zuela» nabarmendu zuen Goi Ganberan.
Alderdi Popularra «duin agertu» dela mozioaren aurrean eta «ñabardurak bilatu» dituela salatu zuen Bildarratzek. Gainera, beraien erabakiaren «arrazoiak» azaltzeko eskatu zien Alderdi Popularreko kideei: «Ikerketa prozesu baten bidean eta biktimen aitorpenean oinarrizkoa da jokabide positiboa izatea. Konbentzioetan, nazioarteko zuzenbidean edota Nazio Batuetan sinistuz gero, guztiok asebeteko dituen memoria anitz eta zabalaren alde egin behar dugu lan».
Mozioaren arrazoiak
81 urte igaro ondoren, Gernika-ko bonbardaketan zenbat hildako izan ziren ere ez dela argitu gogorarazi du Bildarratzek, eta ondorioz, «hori jakitea soilik kongresua burutzeko arrazoia» dela adierazi du.
Mozioak, gainera, bonbardaketa ikertzen diharduten talde eta erakundeak batuko lituzke, baita kongresua Gernika-Lumon urtebetean burutzeko asmoa ere. Baina eskaerok, mozio guztia legez, bertan behera utzi ditu Alderdi Popularrak. Gainontzeko talde guztiek, aldiz, mozioa onartu dute.