Aurtengo jaiak antolatzeko batzarra egingo dute gaur
ZIORTZA-BOLIBAR // Gero eta gutxiago falta da sanjoanetarako, eta Ziortza-Bolibarko jai batzordeak deialdia egin du gaurko. Aurtengo jaiak antolatzeko bilera egingo dute udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean hasita. Herriko talde, elkarte eta herritar gu...
ZIORTZA-BOLIBAR // Gero eta gutxiago falta da sanjoanetarako, eta Ziortza-Bolibarko jai batzordeak deialdia egin du gaurko. Aurtengo jaiak antolatzeko bilera egingo dute udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean hasita. Herriko talde, elkarte eta herritar guztien ekarpenek garrantzia handia daukatela eta, parte hartzeko deia luzatu dute.