Dieguezek eta Santisok lortu dute 2018 Kirol Beka
Ondarroako Udalak Mikel Santisori eta Mikel Dieguezi eman die aurtengo kirol beka, Kresaletatik, atezainak proiektuagatik. Guztira, hiru hautagai egon dira.Irabazleek irailera arteko epea izango dute ikerketa egiteko, eta, ohi legez, aurkezpen publikoa...
Irabazleek irailera arteko epea izango dute ikerketa egiteko, eta, ohi legez, aurkezpen publikoa egingo dute horren ostean.
Santisok eta Dieguezek adierazi dutenez, hasita daude lanketa egiten, baina aitortu dute gai batzuetarako herritarren laguntza beharko dutela. «Informazioa, argazkiak eta bitxikeriak jasotzeko herritarren laguntza beharko dugu. Gauza asko gertatu dira herrian futbolagaz eta atezainekin zerikusia daukatenak, baina inon jasota ez daudenak». Ahalik-eta ikerketa lan osatuena egin asmoz, hortaz, materiala (informazioa, argazkiak, datu bereziak…) bidaltzeko, mikelsantis@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute erabilgarri. Daturik txikiena ere «berezi» bihurtu daitekeela uste dute bekaren egileek.
Goi maila baino gehiago
Goiko mailetara ailegatu diren atezain ondarrutarrez gain, garrantzia eman nahi diete baita ere urteetan Aurrerakoak izan diren atezainei eta herrian garrantzitsuak izan diren hondartzako futbolean eta areto futbolean aritu direnei. Horiei buruzko materiala batzeko laguntza eskatu dute gehienbat.